XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

17. Aurreko iharduera guztietan ikusi duzunez, lan-problema gehientsuenen ebazpena burutu daiteke elkarrekin zerikusia duten prozesu batzuetaz baliatuz.

Saia zaitez diagrama generala eraikitzen, 1., 6. eta 11. ihardueretan emaniko diagrametan oinarrituz.

18. Aurreko diagramak korapilatsua balirudi ere, laburbil daiteke funtsezko urrats batzutan; honako hauetan, hain zuzen: 1. Problema arretaz irakurri: 2. Beren datuak ematen direneko magnitudeak identifikatu, eta datu guztiak S.I.era bihurtu.

3. Ematen diren datuen arabera, espazioa edo indarra, edo biak kalkulatu.

4. Cosaaren balioa aurkitu eta lana kalkulatu.

19. Aurreko edozein ihardueretan emaniko informazioa erabiliz, ebatz ezazu ondoko problema: 3 kg.tako masa duen gorputz bat mugimenduan jartzen da indar baten eraginez, minutu baten buruan mugikariak 60 m / s.tako abiadura hartzen duelarik.

Kalkula bedi zer lan burutu den.

20. Honako egoera hau planteatzen da: Geldirik dagoen gorputz bati 1 Nw.eko indarra aplikatzen zaio, honek 2 m / s.tako azelerazioa sorraraziz.

Zein izango da burutu den lana, gorputza minutu batez aplikaturiko indarraren direkzio eta norantza berean ibili bada?.

Ondoren ematen direnen artetik aukera ezazu erantzun zuzena: a) 1.800 jouletako lana burutu du b) Lana 46.300 jouletakoa izan da c) 3.600 jouletako lana egin da d) Lana 1 joule izan da.

- Problema-ebazpenari buruz ikusi dena laburbildu, beharrezko deritzotenen ebazpena planteiatuz (Sartu eta posible dela ikusten bada) (Ir).

- Datu ekologikoei buruzko problemak planteiatu (populazio-dentsitateen kalkulua; hazkunde, jaiokortasun, hilkortasun tasak......) berauek ebazteko Fisikan ikasitako prozesuak aplikatzen saiatuz (Ir).

- Irakasleak aurkezturiko problemak ebatzi (Ik): - Baltzuan jarri, okerrak zuzenduz (Ir-Ik).

- Ondoko iharduerak burutu (Ik): Aurreko urratsetan ikusitako ereduaren arabera, inguruko ekosistema bati buruzko datuak jaso / aztertu.